Bergarako kirol guneak izango dituen hiru gimnasioak, hiru igerilekuak, frontoi-txikia, medikuntza zerbitzua, klubentzako bulegoak, kanpoko azpiegitura eta bestelakoak egiteko, 2,1 milioi euro onartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Horrela erantzuten zaio Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuek egindako eskariari. Proiektua 2004-2007 aldiko Inbertsioen Aparteko planen barruan aurreikusita dago, eta Aldundiak diru hori, lau aurrekontu ekitaldien kargura jartzea onartu du.