Ertzain etxera ere izan ziren deituak. Kartelotan borroka egun batera deitzen zela esan zieten Ertzainek eta egun horietan kutxa-zainak eta edukiontziak erre zirela ere bai.
Abokatua hartu dute hiru gazteek eta horrela jakin zuten abenduaren 15ean, beraien kasua Auzitegi Nazionalera eraman dutela.
Bergara Aurrerak mozioa aurkeztuko du Udalean
Gertaera larri honen inguruan Bergara Aurrerako zinegotzi taldeak ondorengo mozioa aurkezten du Bergarako Udal Batzarrak aztertu eta erabaki dezan:
1- Dispertsioaren ondorioz bizia galdu zuen Karmele Solagurenen hilketa salatzea ez dela inongo deliturik, alderantziz, gazte hauen jarrera erabat txalogarria dela.
2- Ertzaintzaren jarrera gogor salatzen du udal honek. Era berean Ertzaintzaren buruari 3 gazte hauen aurkako salaketa bertan behera utz dezala eskatzea.
3- Udal honek Audientzia Nazionalera idatzi bat bidaliko du salaketa bertan behera utz dezatela eskatuz.
4- Eskaera guzti hauek ez badira kontutan hartzen eta 3 gazte hauek deklaratzera joan behar badute, Udalak gastu guztiak bere gain hartuko ditu: abokatuarena, prokuradorea, bidaia, fidantza...
5- Euskal Herriak bizi duen egoera itxaropentsuan, honelako jarrerek ezin dute lekurik izan.
Bergara Aurreratik bidali duten prentsa oharrean diotenez, inpotentzia, urduritasuna eta egonezina sentitzen dituzte gertaeron aurrean.