Gipuzku Buru Batzarraren bilera batzokian

Irati Agirreazaldegi 2004ko abe. 21a, 21:05
Gipuzku Buru Batzarreko kideen asteroko bilera Bergaran izan da. Batzokiaren mendeurrena aitzakiatzak hartuta bertan egin dute batzarra eta Bergarako EAJko ordezkariek oroigarria eman diete bilera ostean.

Bergarako batzokiaren 100. urteurreneko ospakizunekin amaitzeko, Gipuzku Buru Batzarrak bertan egin du bilera asteko bilera. Batzarraren ostean, Bergarako EAJko ordezkarien izenean batzokia irudikatzen duen koadro bat eman die opari Iñigo Alberdik.

Egibar

Ekitaldian Joseba Egibar, Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak hartu du hitza ondoren. Bergarako batzokiko kideak zoriondu ditu esanez, oso garrantzitsua dela herri batean belaunaldiz belaunaldi katea hautsi gabe mantentzea.

Bergarako batzokiaren historiaren errepasoa egin ondoren, zera gaineratu du: “Hemendik 100 urtera ere idatziko da kronikarik, baina orduan ez da izango oraindik askatu gabe dagoen Euskal Herri baten lelopean, gizon eta emakume askez osatutako herri libre batean baizik”.

Bilera

Astero elkartzen dira Gipuzku Buru Batzarrekoak euren gaiak eztabaidatzeko; eta Bergarakoa izan da aurtengo azken bilera. Eneko Goyak, Gipuzku Buru Batzarreko kideak esan digunez, “hilaren 30ean Legebiltzarrean Lehendakariaren proposamenaren gainean egingo den bozketaz hitz egin dugu. Oraindik zain gaude; Batasunaren eskuetan dago emaitza, baina gertatzen dena gertatuta aurrera egingo dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak