2004ko erakusleiho-lehiaketa

A. Leibar 2004ko azaroaren 24a

Bergarako Udalak eta Bedelkar elkarteak antolatu dute lehiaketa. Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe.

Lehiaketako oinarriak

Lehiaketako oinarriak

  1. Bergarako merkataritza-establezimendu guztiek aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe.

  1. 2004ko abenduaren 10 eta 27 bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.
  2. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.
  3. Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
  4. Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz eta izei naturala ez erabiltzea erregutzen da.
  5. Epaimahaia Jarduera, Kultur Talde, Gazteria eta Jaiak Batzordeak, Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak eta Beart Bergarako margo elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute.
  6. Lehiaketako sariak hiru izango dira: 250 € eta garaikurra izango du bakoitzak. Hala merezi duten Bergarako hiru merkataritza-establezimenduei emango zaizkie sariak.
  7. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2004ko abenduaren 20an emango da jakitera, arratsaldeko 15:30ean Kultura Etxean egingo den prentsaurrekoan.
  8. Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.
  9. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Oharra:

Lehiaketak irauten duen egunetan erakusleihoak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: dendak ixteko ordura arte lanegunetan eta iluntzeko 9ak arte jaiegunetan eta bezperatan.

Informazio gehiago:

  • Kultura Etxea. Tel.: 943 77 91 58 - 943 77 91 59

  • Bedelkar: Tel.: 943 76 04 68

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak