"Arrakalak" errezitaldia Bergarako gaztetxean

Usoa Agirre 2004ko aza. 23a, 12:07
Gotzon Barandiaranen lehen poema liburua, "Arrakalak" izenekoa, ostegunean, hilak 25, aurkeztuko dute Bilbon. Biharamunean, hilak 26, Bihotz Bakartien Klubak liburuaren izen bera duen errezitaldia estreinatuko du Bergarako Gaztetxean.

Azaroaren 26an, egubakoitza, 22:30ean izango da errezitaldia.

Parte-hartzaileak

Irakurleak: Gorka Uriarte, Itziar Ituño, Iñaki Berazategi, Mari Feli Etxeandia, Gotzon Barandiaran.

Musikariak: Aintzina Lekue (biolina), Alex Arregi (gitarra), Gorka Mugarza (soinua).

Animaziozko laburmetraiak: Bego Vicario, Maite, Sabrina, Abarne, Veronika, Ander, Adur, Belen, Edurne, Itsaso, Alaitz, Unai, Andres, Iñaki, Lidia, Yera, Ines eta Jose.

Argazkiak: Nestor Zabala.

Eszena-gidaria: Patxi Gaztelumendi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak