Amodiozko Gutunen Lehiaketak 26 urtetik beherakoendako saria ere emango du aurten

Leire Kortabarria 2004ko aza. 16a, 19:44
Zabalik gelditzen da Amodiozko gutunen lehiaketan parte hartzeko epea. Aurtengo berritasuna da 26 urtetik beherako onenari saria emango diotela: 100 euro, hain zuzen. Datorren urtarrilaren 7a izango da lanak jasotzeko azken eguna. Bestalde, amodiozko SMS mezuen lehiaketa ere egongo da aurten, hirugarren aldiz.

Hamahirugarren edizioa du aurten Jardun elkarteak antolatutako Amodiozko Gutunen Lehiaketak. Aurtengo berritasun nagusia da 26 urtetik beherakoendako saria ere egongo dela. Horrez gain, ohiko sariak deitu dituzte; horietako bat, azken urteotan inauguratutako amodiozko SMS mezuen lehiaketa.

Oinarriak

Lehiaketan 1990ean edo lehenago jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Lanak aurkeztu beharko dira lelo edo izengoiti sistemaren bidez; posta elektronikoz bidaliz gero, gutuna eta datuak bi fitxategitan bidali beharko dira. Jatorrizko testua eta hiru kopia entregatu behar dira honako helbidean: Amodiozko Gutunen XIII. Berrigara Lehiaketa Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g 20570 Bergara; posta elektronikoa: kulturajardun@topagunea.com Mugaeguna da urtarrilaren 7a.

Hainbat sari banatuko dituzte. Lehen saria da 450 euro; bigarrena, 240; bergarar onenaren saria, 150 euro; 26 urtetik beherakoen saria, 100 euro.

SMS mezuen kasuan, 605 71 24 69 zenbakira bidali behar dira urtarrilaren 1etik 15era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak