Arrasate Musikal eskolatik eratutako taldea da Arrasate Musikal Big Band; hogeita hiru lagunek osatzen dute, saxo altuak, tenoreak eta baritonoak, tronboiak, tronpetak, pianoa, gitarrak, baxua, bateria eta perkusioa jotzen dituzten taldekideek eta Amaia Arriaran abeslariak; guztiak Zigor Martinezek zuzendaritzapean.
Joan zen zapatu arratsaldean Bergarako Zabalotegi aretoan izan ziren, Udazken Kulturalaren barruan.
Saio entretenigarria
Take the A train abestiarekin hasi zuten kontzertua, eta besteak beste Barry Manilow, Pater Chatman, James Brown, John Davenport and Eddie Cooley eta Otis Reddingen abestien moldaketak jo zituzten. Jendea gustura egon zen Arrasatekoa benetan talde handia baita eta emanaldi bikaina eskaini zuelako.
Leku eskasa
Zutik geratu zen jende asko, Zabalotegiko aretoak ez duelako hainbeste jenderendako lekurik eskaintzen. Eta, pena da lekua h hain txikia izatea ze, egiten zuen hotzarekin eta jendea zutik egotera beharturik, aukera izanez gero, dantzan ere egin izango genukeelako bertaratutakoek, Arrasate Musikal Big Band taldekoek horretarako erritmoak jo zituztelako. Baina, dantzan egiteko dantzarako lekua falta da Zabalotegin. Osterantzean, hankak eta buruak mugitu behar; txikienek, berriz, gurasoekin bertara joandako entzule gazteenak besoak astintzera ere animatu ziren.
Ordubete pasatxoko emanaldia eskaini zuen taldeak eta bertaratutako 115 lagunek itzel pasatu zuten, 50eko hamarkadako filmetan ezagutzera eman zituzten dantzarako aretoetako doinuak, rock, blues eta jazz doinuekin nahasturik entzuten. Hurrengoan lekua hobetu behar.