Txapa Irratiak 20. urteurrena ospatuko du hainbat ekintzarekin

Leire Kortabarria 2004ko aza. 11a, 13:29
Txapa Irratiak hogei urte betetzen ditu, eta irratsaio bereziak, tertuliak, kontzertuak eta jai egun berezi bat antolatu dituzte hori ospatzeko. Ekintzak astelehenean, hilak 15, hasiko dira.

Txapa Irratiak, Bergarako irrati libreak, 20 urte betetzen ditu. FMko 97.25ean dago, eta egoitza gaztetxean daukate. Urtemuga ospatzeko, egitarau berezia antolatu du Txapa Irratiak astebeterako. Aste osoan izango da irratsaio zaharrak entzuteko aukera. Bestalde, jaiegun berezian, hilaren 20an, zapatua, bazkaria egingo dute, eta horretarako txartelak salgai daude Arranon eta Pol-Polen.

  • Irratsaio bereziak: Hilaren 15etik 18ra bitartean izango dira, egunero 22:00etan. Irratiko historikoekin eta sortzaileekin tertuliak; Arrosa proiektua, eta Euskal Herriko irrati libreak izango dira gaiak. Eguenean, gainera, diapositiba emanaldia egingo dute 19:00etan.
  • Kontzertuak: egubakoitzean, hilak 19, Inoren ero Ni talde andoaindarrak joko du; eta zapatuan, 20, Extorsion, X-at, Harrikada, Against the Rapist, Iker el poeta bolador, Aby kem, Stukas, Rotten Teenagers, Zampiter & the Test Tube Barbies, Azkaiter Pelox, Cool Panic, Black Sheeps, Troopers eta Ostiada Oi! taldeek.
  • Ospakizun eguna: zapatuan, hilak 20, poteoa, bazkaria, Txapa irratsaio maratoia, antzerkia eta kontzertua izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak