Dani Laskurain bergararra, lehen saria Aoitzeko margo lehiaketan

EduMendibil 2004ko azaroaren 8a

Dani Laskurain bergararrak lehen saria irabazi du Aoitzeko Nazioarteko Pintura Lehiaketan. Espainiako Estatuko lehiaketarik prestigiotsuenetakoa da Aoitzekoa. Laskurainek 6.000 euroko saria jasoko du.

Dani Laskurain Areitioaurtena Bergaran jaiotakoa da, 1967. urtean eta Arte Ederretako ikasketak egin zituen Leioako Fakultatean. Azken 10 urteotan Iruñean bizi da. Koadro abstraktua aurkeztu zuen Laskurainek lehiaketara, titulurik gabea eta 165x138 cm neurrikoa.

Bilaketa Kultur Taldeak antolatutako lehiaketak 28. edizioa bete du aurten. Ricardo Ugarte, Jesus Maria Isturitzek, Josep Blasco i Canet-ek eta Salvador Gutierrezek osatu dute epaimahaia. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an egingo dute, Aoitzeko Kultura Etxean, 20:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak