Gay eta lesbianen aldarrikapenak, argazkitan

Leire Kortabarria 2004ko aza. 5a, 11:53
Homosexualen eskubideak eta berdintasuna aldarrikatzeko argazki erakusketa ipini du Gehitu Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteak kultura etxean. Batez ere, ezkontza eskubidearen inguruan piztu diren aldarrikapen berrien harira dator erakusketa hori.

Maitatzeko berdintasuna eta horren ondorioak: ezkontzeko, familiak osatzeko, umeak adoptatzeko… eskubideak. Horiek dira Gehitu Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteak kultura etxean ipini duen argazki erakusketako gai nagusiak. Gehituk kanpaina berri bati ekin dio Gipuzkoan, eta horren ildotik dator honako erakusketa. 20 bat lanek osatzen dute. Azaroaren 14ra bitartean izango dugu ikusteko aukera kultura etxean, honako ordutegian: astegunetan 18:00-21:00 eta zapatu eta jai egunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

Ezkontzeko eskubidea

Gay eta lesbianen mugimenduak betidanik egin dituen eskubide aldarrikapenak dira, baina bereziki ezkontzeko eskubidea lantzen dute. Hain zuzen, Gehituk manifestu bat plazaratu zuen ezkontza zibilaren gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak