Gazteak eta droga kontsumoa aztergai

EduMendibil 2004ko aza. 4a, 18:55

Udaleko Ongizate Saileko prebentzio zerbitzuak antolatuta, Gaur egungo Euskal Autonomi Erkidegoko gazteak eta droga kontsumoak izenburuko jardunaldiak izango dira azaroaren 9tik aurrera.

Bereziki, 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta daude antolatu diren lau hitzaldiak. Antolatzaileen arabera, jardunaldion helburuetako bat gurasoei drogen ezagutza helaraztea da.

Lau hitzaldi kultura etxean

Hitzaldi guztiak kultura etxean izango dira, 18:30ean. Lehenbizikoa martitzenean, hilaren 9an, Nieves Corcuera Eusko Jaurlaritzako droga gaietarako zuzendaritzako teknikariak emango du. Corcuerak Ultimos datos y diagnostico sobre el consumo de drogas en la CAV izenburuko hitzaldia egingo du.

Azaroaren 11n, berriz, Ilazki Albizuri psikologoa izango da hizlari. Kontsumoa arazo noiz bihurtzen den jakiteko gurasoendako irizpideak azalduko ditu Albizurik.

Hurrengo bi hitzaldiak azaroaren 16an eta 18an izango dira: hilaren 16an Nagore Gonzalez de Ibarra Etorkintzako kideak La prevencion de drogodependecias desde una perspectiva evolutiva hitzaldia egingo du.

Azkenik, azaroaren 18an, Txabi Ruiz Ai Laket!-eko kideak Reduccion de riesgos y daños cuando hay un consumo hitzaldia egingo du.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hitzaldi guztiak gazteleraz izango diren arren, entzuleek izan ditzaketen zalantzak euskaraz jasotzeko aukera izango da, hizlariak euskaldunak izango dira-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak