Bergarako Batzokiak 100 urte egin ditu zabalik

I.A. 2004ko aza. 4a, 13:30

Abenduaren 12an beteko dira 100 urte Bergarako Batzokia zabaldu zela. Hau horrela, Bergarako alderdikide eta alderdizaleek hainbat ekitaldi antolatzu dituzte. Gonbita egiten die Bergarako biztanleei ekintzetan parte hartzeko.

Ekitaldi hauen helburua, urteurren honen garrantzia azpimarratu eta ospatzea da, eta Bergaratar guztiei, 100 urte luze hauetan herriko bizitzan hain garrantzitsua izan dan gune honen lehena eta oraina ezagutzera ematea.

Ospakizun irekia

Irekiaizatea da gure helbururik garrantzitsuena, eta ekitaldi hauetara, interesa duten herritarrak gonbidatu nahi genituzke.

Azaro eta Abendua bitartean lau saio antolatu ditugu gai ezberdinak jorratzeko asmoz. Ekitaldi guztiak Miguel Altuna Institutuaren areto nagusian izango dira arratsaldeko 19.30ean.

Ekitaldien egitaraua:

  • Azaroak 12, Ostirala; Mahai ingurua “Euskal Kirol Selekzioak: Futbolaren Kasua”. Hizlariak: Juan Luis Larrea, Javier Clemente, Iñaki de Mujika.

  • Azaroak 26, Ostirala; Hitzaldia “Mendeurren baten iguruko gogoetak”. Hizlaria: Iñaki Anasagasti.
  • Abenduak 2, Osteguna; Aurkezpena. Juan Luis Bikuñak idatzitako Bergarako batzokia: 100 Urte” liburuaren aurkezpena . Hizlaria: Xabier Arzallus.
  • Abenduak 16, Osteguna; Hitzaldia: “Estatutu politikoo berriaren bideragarritasuna”. Hizlariak; Jose Manuel Castells eta Xabier Ezeizabarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak