KZGunea itxita

Irati Agirreazaldegi 2004ko urriaren 28a

Joan zen astelehenetik KZGuneak Irizar jauregian duen bulegoa itxita dago.

KZGuneko arduradunak jakinarazi digunez, joan zen astelehenetik itxita daukate bulegoa eta oraindik ez dakite noiz zabalduko duten.

Izan ere, teknikariak izan dira bertan eta ordenagailuetan ez dute inolako akatsik aurkitu. Bestalde, Euskaltelekoek ere ez dute arazorik aurkitu sarean.

Oraindik, beraz, ez dute arazoaren zergatia aurkitu eta berriz zabaltzen dutenean jakinaraziko diete erabiltzaileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak