UNEDen matrikulatzeko epea zabalik dago, eta bi ikasketa berri dago aukeran

Leire Kortabarria 2004ko urr. 20a, 18:56

Zabalik dago UNED urrutikako unibertsitatean izena emateko epea. Hain zuzen, azaroaren 15era bitartean izango da horretarako aukera, bertara joanda zein Internetez. Bi ikasketa berri dago aurten. Edozelan ere, ikasturtearen hasiera ofiziala urriaren 22an, egubakoitza, izango da, egun horretan inaugurazio ekitaldia egingo dute eta Bergarako Udaletxean.

Bergarako UNEDek Gizarte Lan eta Ingeniaritza Tekniko ikasketak aurkezten ditu aurtengo berritasun bezala. Horiekin batera, lehengo titulazioak eskaintzen jarraitzen du; guztira, 20 ikasketatik gora.

Matrikula egiteko, Bergarako UNEDen egoitzara joan daiteke, Seminarioan; horrez gain, Donostiako Koldo Mitxelenan bulego berezi bat zabaldu dute horretarako. Matrikulatzeko beste modua da euren webgunean dagoen izenemate-orria betetzea. Mugaeguna, izatez, azaroaren 15a da, baina, hainbat kasutan, onartzen dute azaro bukaera arte aurkezten diren matrikula eskaerak.

Inaugurazio ekitaldia

Ikasturte hasierako ekitaldia egingo dute urriaren 22an, egubakoitza, Bergarako Udaletxean, 19:00etan. Bertan, UNEDeko, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariak egongo dira; baita Bergarako Alkatea ere. Artelekuko zuzendari Santi Erasok egingo du aurtengo hitzaldia. Kultura esperientzia bezala izango du berbagai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak