Hasieran, fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen Elkororendako, Araba Komandoarekin kolaboratzearen akusaziopean. Hala ere, "ezinbesteko kolaborazioa" egozten bazioten hasieran, azkenean "kolaborazio intentzioa" leporatu zioten. Ondorioz, hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote.
Paulo Elkoro 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Alemanian. Espainiako gobernuak egindako estradizio eskaeraren bitartez, 2003ko azarotik Alcala Meco espetxean dago preso.
Askatasunak deituta, hogei bat lagun izan ziren eguaztenean Madrilen, epaiketa jarraitzen. Eguazten iluntzean, hainbat herritarrek Paulo Elkororen aldeko elkarretaratzea egin zuten, San Martin plazan.