"Euskal Hizkuntza Komunitatearen Bizindar Etnolinguistikoa" liburuaren aurkezpena

A. Leibar 2004ko urr. 13a, 10:50
Liburuaren aurkezpena Bergarako UNED-en egoitzan egingo da; urriaren 14an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.

Ezaugarriak:

Ezaugarriak:

  • Egileak: Ibon Usarralde eta Iñaki Martinez de Luna. Orrialdeak: 100 or. Argitaratzailea: Soziolinguistika Klusterra

  • Babesleak: Andoaingo, Arrasateko, Bergarako, Hernaniko, eta Lasarte-Oriako Udalak

Hitz gutxitan:

Ikerketa honetan neurtu den bizindar etnolinguistikoaren eta euskararen erabileraren artean badago nolabaiteko loturaren bat: herri batean bizindar etnolinguistikoak gora eginez gero, euskararen erabilerak ere gora egiten du. Lan honetan, bizindar etnolinguistikoaren eta euskararen erabileraren arteko erlazioan sakontzen saiatu eta erlazio horren intentsitatea zenbatekoa den azaldu nahi izan dute egileek.

Soziolinguistika Klusterrak argitaratzen duen lehen liburua da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak