Iñaki Martinez de Luna eta Ibon Usarralde soziologoak dira liburuaren egileak eta Soziolinguistika Klusterrak argitaratu du, izenburuan azaltzen diren udalen laguntzaz.
Egileen esanetan, erabilera da euskararen normalizazioaren adierazle adierazgarriena eta erabileran zeresana duten faktoreak identifikatu, bakoitzaren garrantzia zehaztu eta neurtzen saiatu dira, eskuartze ekimen eraginkorrak bideratzeko asmoz: Bizindar etnolingustikoaren eta euskararen erabileraren arteko erlazioan sakontzen saiatu eta erlazio horren intentsitatea zenbatekoa den azaldu nahi izan dugu, diote.
Liburuan 2002an egindako ikerkuntzaren emaitza jaso dute.