Goizeko 11k aldera gertatu da ezbeharra Bergaratik Eibarrerako bidean, Uberako zubian. Bi kamiok elkar jo dute. Kontua da kamioi artikulatu batek, bide bazterrean geldi zegoen beste kamioi baten auka joan dela. Ondorioz, geldi zegoen kamioko auto gidaria bertan zendu da. Bi kamioiak Man etxekoak ziren.
Istripua dela eta, Eibarrerako noranzkoa itxita dago oraindik. Karrilak garbitzen eta kamioiak errepidetik kentzen ari dira une hauetan.