Artekale itxita

Deiane Arrieta 2004ko irailaren 28a

Bihar Artekale itxi egingo dute eta bi hilabetez ez da zirkulaziora irekiko. Artekaleko etxeetako teilatuak konpondu behar direlako itxiko dute kalea.

Horregatik ibilbide berria egin beharko dute ibilgailuek: San Pedro kaletik plazara jaitsi eta handik Barrenkalerantza hartu beharko da. Gero, Barrenkale bukaeratik Bolurako edo Masterrekarako bideak hartu ahalko dira.

Barrenkaleko lanak direla eta eragozpen bat gehiago izango da Bergara barruan ibiltzeko. Izan ere, kolektoreko lanak direla eta herria hankaz gora dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak