Patinaje ikastaroa: urriaren 14a izena emateko azken eguna

Usoa Agirre 2004ko ira. 28a, 11:20
Bergarako Kirol Zerbitzuak patinaje ikastaroa antolatu du. Hastapen eta hobekuntza ikastaroak egongo dira, urriaren 16an hasi eta abenduaren 4ra bitartean. Urriaren 14a baino lehen eman behar da izena.

Bergarako Zabalotegi pilotalekuan izango da ikastaroa, urriaren 16tik abenduaren 4ra. Larunbatetan egingo dira saioak. Bi maila

  • Hastapena: Helduentzat (16 urtetik gorakoak), inoiz patinatu ez dutenentzako ikastaroa. Larunbatetan, 10:00etatik 11:30era.
  • Hobekuntza: Patinatzen jakin baina teknika hobetu nahi dutenentzat. Larunbatetan. 12:30etik 13:00etara.

Prezioa

  • Debagoieneko kirol zerbitzuetako abonatuek: 20,00 euro.
  • Gainontzekoek: 24,00 euro.

Izen-ematea

Urriaren 14a baino lehen eman behar da izena. Gutxieneko ikasle kopurua 12, gehienez 18.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko jo Bergarako Kirol Zerbitzura:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak