Donostiako Orfeoia zapatuan San Pedro elizan

Irati Agirreazaldegi 2004ko ira. 16a, 11:49
Aurten Aritzeta abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Emanaldi nagusia ekainean egin bazuten ere, oraindik bada besterik. Zapatuan, San Pedro elizan Donostiako Orfeoiak eskainiko duen kontzertua, esaterako.

Ibilbide luzea du Donostiako Orfeoiak, 107 urtekoa, hain zuzen ere. Hogei kantu zalek eman zituzten bide horretan lehen pausoak eta gaur egun abeslari profesionalek osatzen dute abesbatza.

Ehun grabaziotik gora eginak ditu Orfeoiak eta nazioartean izan duen oihartzuna ikusi besterik ez dago, kantarien maila zenbatekoa den jakiteko.

Europan kantari

Azken urteotan hainbat emanaldi esanguratsu egin ditu Donostiako Orfeoiak Europan. Aipatzekoak da besteak beste 2001ean Berlinen, Orkestra Filarmonikoarekin batera bi kontzertu eskaini zituela eta emanaldiak grabatu ostean, 2003ko Grammy sarietarako izendatu zutela koru emanaldi onenaren sailean. Urte berean, eta Orkestra Filarmonikoarekin berriz ere, beste hiru emanaldi egin zituen orfeoiak Berlinen.

Alemaniako Rhineko musikaldian eta Rurheko jaialdian ere izan ziren 2002an; Suitzan, berriz, Luzernako jaialdian hartu zuten parte kantariek 2003an.

Aurten berriz eskaini diete Rurh-eko jaialdira joateko aukera. Azaroan, Herbeheretara joango dira Orfeoikoak Verdiren Requiem lanarekin bira egitera.

Bergarako emanaldia

J. S. Bach

  • Cantata nº 147:

Korala "Wohl mir, dass ich Jesum habe"

  • Cantata nº 140:

Korala "Gloria sei dir gesungen"

W.A. Mozart

  • Ave verum corpus, K.618

G. Faure

  • Cantique de Jean Racine
  • Requiem

-Sanctua

-In Paradisum

P. Madina

  • Aita gurea

A. Lloyd Weber

  • Pie Jesu

Bakarlariak:

-Ana Salaberria, sopranoa

-Ainhoa Franco, sopranoa

J. Busto

  • Ave Maria

F. Mendelssohn

  • Salmo nº 43

H. Berlioz

  • La condenacion de Fausto
  • Dans le ciel

G.F. Haendel

  • Mesias

-Alleluia

Organujolea: Gerando Rifon

Zuzendaria: Jose Antonio Sainz Alfaro

Zuzendaritza: Patxi Aizpiri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak