Linux sistema duten bi ordenagailu berri ditu Bergarako KZGuneak. Biak ere, Interneten nabigatzeko prestatuta daude. Lehengo ordenagailuek ere erabiltzaileen esku jarraituko dute.
Bestetik, ibarreko beste KZGune batzuek egin duten antzera, Bergarakoak ere promozioa egingo du: bi erabiltzaile berri eramaten dituen lagunak zira bat jasoko du opari. Horretarako, erabiltzaile berriek NA edo EHNA aurkeztu eta fitxa bat bete beharko dute.
Horrez gain, beti bezala, 20 orduko Interneteko doaneko ikastaroa eskaintzen du zentroak. Interneta eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko aukera dago horren bidez.