"Aupa, Etxebeste" filman parte hartzeko deia egin dute

Leire Kortabarria 2004ko ira. 1a, 13:15
Egunotan errodatzen ari diren Aupa, Etxebeste filman estra bezala parte hartzeko jendea behar da. Hiru egunetan izango duzue horretarako aukera: zapatuan, irailak 4; eta, gero, hilaren 8an eta 9an, eguaztena eta eguena.

Figurante bezala parte hartzeko aukera dute bergarar guztiek Aupa, Etxebeste Asier Altuna eta Telmo Esnalen filman. Batetik, zapatuan, hilak 4, herriko jaiak balira bezala errodatuko dute egun osoan Herriko Plazan. Zuzendariek dei berezia egiten diete bergarar guztiei egun horretan plazara joan eta jaiak balira bezala parte hartzeko. Plaza bete nahi dugu, esan du Altunak. Errodajea 09:00ak inguru hasiko da, eta 19:00etan bukatzea espero dute. Hor parte hartzeko, plazara joan besterik ez duzue.

Izenematea

Irailaren 8an eta 9an, eguaztena eta eguena, parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik. Horretarako, 943 29 25 41 telefonora deitu behar duzue, eta izena eta telefonoa utzi; bezperan deituko dio ekoiztetxeak bakoitzari, hitzordua finkatzeko. Figurazio lanarengatik 36 euro ordainduko du ekoiztetxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak