Ikastaroa hilaren 17an emango dute kultura etxean, 19:00etan. Izenematea ere hantxe egin beharko da, edo 943 77 91 59 telefonora deituta. Idiazabal Gazta Jatorrizko Izenduraren Kontseilu Erregulatzailearekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa; hortaz, punta-puntako adituen gomendioetaz ikasteko modua izango da.
San Martin jaiekin pentsatuaz antolatu du Udalak gazta dastaketa ikastaroa. Izan ere, urtero bezala, gazta lehiaketa jokatuko da jaiotan; hain zuzen, ikastaroa egin eta hurrengo egunean, zapatua. 10:00etan hasiko da txapelketa hori.