Asier Altuna eta Telmo Esnal Bergaran izango dira abuztuan, Aupa, Etxebeste film luzea errodatzen. Filmean parte hartzeko estrak behar dituzte, eta aukeraketa probak uztailaren 28an, eguaztena, egingo dituzte, Bergarako kultura etxean, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era. Aurrebaldintza bakarra da gutxienez 25 urte izatea.
Altuna eta Esnal abuztuaren 23an hasiko dira errodatzen. Filmeko protagonistak dira Ramon Agirre, Elena Irureta eta Iban Garate, beste batzuen artean.