Santiago jaiak Basalgon

Ostiralean hasita, Santiago jaiak egingo dituzte Basalgon. Bertsolariak, trikitilariak, txirrindulari proba eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte aste bukaerarako.

Uztailak 23, ostirala

  • 9:00etan Jaien hasiera iragarriz Kanpai jotzea eta etxafuego botatzea.
  • Ondoren ohiko zuhaitz jasotzea.

Uztailak 24, larunbata

  • 14:30ean Bertso bazkaria: Zeberio eta Mañukorta bertsolariak eta Xapre eta Zarra soinujoleak alaituta. Izen ematea uztailaren 22a baino lehen Iraho eta Mekolalde tabernetan.

Uztailak 25, igandea

  • 11:00etan, Meza nagusia.
  • 12:00etan Txirrindularien XXII Basalgo Igoera. Nahi duten gaztetxo guztiek parte hartu dezakete.
  • 12:30ean Pilota partiduak.
    • Bergarako pilota eskolako gazteak: Perez - Rezusta vs. Igartua - Irizar
    • Goi mailako afizionatuak: Etxaniz - Jauregi vs. Muguruza - Gutierrez
  • 17:30ean Basalgoko XII Dantza Txapelketa. Zortzi bikote gonbidatuak.
  • 18:30ean Idi-probak. Itziarko "Julian Uzayebeñe" Okinako "Pako Urkiola"-ren aurka.
  • Ondoren Erromeria, Xapre eta Zarra trikitilariek alaituta.

Uztailak 26, astelehena

  • 13:00etan Meza.
  • Ondoren Luntxa eta umeentzat jolasak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.