Kebab taldearen jazz doinuak ostiralean

Usoa Agirre 2004ko uztailaren 21a

Ostiral gauean, hilak 23, Kebab taldearen jazz kontzertua izango dugu Espoloian, 22:30ean. Erritmo ezberdinak lantzen dituzte beraien abestietan, beti ere jazz-a oinarri hartuta.

Kebab taldea 2000n sortu zen. Estilo ezberdinetan aritutako musikariek osatzen dute taldea, baina jazza eta inprobisatutako musika dira proiektu honen ezaugarri nagusiak.

Erritmo ezberdinak

Taldearen abestiek izaera zabala dute eta giro ezberdinetako erritmoek bat egiten dute: Afrikako doinuak, Be bop, Reggae, Pop, Hip-hop, Drum'n Bass, Latin eta beste hainbat erritmo entzun daitezke Kebab-en zuzenekoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak