Borondate politiko falta salatu du Bergara Aurrerak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko uzt. 20a, 12:01
Lizartzan gertatutakoa legezkoa eta baliagarria dela esan du Bergara Aurrerak. Udaleko alderdiak Alderdien Legearen aurka baldin badaude, beren zinegotziek dimititu egin beharko luketela gaineratu du.

Lizartzan gertatu den bezala, duela hilabete batzuk proposamen bera egin zutela esan du Bergara Aurrerak, herritarren borondatea errespetatu eta plataformako zinegotzien parte hartzea gainontzekoen modukoa izango dela ziurtatzen duen proposamena. Aralarrek egindakoak ez omen du hori bermatzen, eta EAJ-EAren aldetik, ez omen da proposamen zehatzik iritsi.

Euskadi Buru Batzarrak ontzat eman zuen Lizartzako ahalegina, eta Bergara Aurreraren esanetan, aldateak esandakoa ez da egia. Arazoa ez da legezkotasuna, borondate politikoa baizik.

Plenora joateko deia

Udaleko alderdiei, ( EAJ, EA eta Aralar ) esan die plataformak, euren zinegotziak dimititu egin beharko luketela, benetan Alderdien Legearen aurka baldin badaude.

Azkenik, datorren astelehenean, uztailaren 26an, 19:30ean, udaletxean egingo den plenoan egongo direla esan dute eta herritarrei bertara joateko deitu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak