Udaren gaineko argazki lehiaketa deitu du Lasai-Tokik

Leire Kortabarria 2004ko uzt. 20a, 12:00
Aurtengo udaren inguruko argazki lehiaketa deitu du Lasai-Toki gastronomia elkarteak. Lehenengo saria izango da herriko argazki-denda baten gastatzeko 250 euro.

Argazki-lehiaketa deitu berri du Lasai-Toki elkarteak. Gaia, 2004.eko uda. Bi sari banatuko dituzte: lehenengoari, herriko argazki-denda baten argazkigintza materiala erosteko 250 euro; argazki dibertigarriena aurkeztu duenari, Konica Zup 90 argazki-kamera; eta Lasai-Toki elkarteko bazkideen artean argazki onena aurkeztu duenari, nekazalturismoan asteburu bat, gaua eta gosaria barne.

Lehiaketako oinarriak

Bergaran jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du. Laborategiko edozein teknika onartuko da. Aurkezpena librea da, gehienez ere, 30 x 40 zm.-ko tamainarekin. Lanon atzeko aldean, egilearen izen-abizenak, bizilekua eta telefonoa adieraziko dira. Bakoitzak lau lan aurkeztu ditzake, gehienez ere.

Lanak aurkezteko lekua da Lasai-Toki elkarteko bulegoa, Ibaiondo kalean. Irailaren 13a da mugaeguna, eta epaiaren erabakia hil horren 20an aditzera emango da. Sari banaketa hilaren 28an egingo dute. Aurkeztutako argazki batzuekin, erakusketa ipiniko dute Lasai-Toki elkartean, irailaren 21etik urriaren 3ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak