Eibar-Gasteiz autobidea: Bergarako zatia zabalik uztailaren 29an

Julen Iriondo 2004ko uztailaren 14a

Uztaila amaieran irekiko dute Eibar-Gasteiz autobideko Gipuzkoako bigarren zatia, Bergara Iparra eta Bergara Hegoa lotuko dituena. 4'4 kilometro berriekin 11'6 izango ditu laster erabilgarri A-1ak.

Ondartzako eta Zaldumendiko ordainlekuak lotuko dituen zatiak 4’4 kilometro ditu; hauek iazko abendutik irekita dagoen Eibar eta Bergara Iparra arteko zatiari gehituta, laster 11’6 kilometro izango ditu erabilgarri
A-1 autobideak.

Hasera baten, hilabete honen 7rako zegoen iragarrita zati berriaren irekiera, baina eraikuntzako grebak atzeratu egin zuen eguna. Orain azken ukituak egitea baino ez da falta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak