Hain zuzen ere, 676 puntu lortu zituen 70 metro edo distantzi olinpikoko proban. Hala, Euskadiko txapelduna dugu Fernando Markiña arkulari bergararra.
Baina, ez da hori izan aurtengo denboraldian Markinak lortu duen garaipen bakarra. Ekainaren 26 eta 27ko aste bukaeran, Gipuzkoako txapelketa absolutua irabazi zuen, 70 metroan. 682 puntu egin zituen eta Euskadiko errekor absolutua egin zuen.
Hurrengoa, Espainiako Txapelketa
Markinaren hurrengo helburua Espainiako Txapelketa absolutua izango da, 70 metrotan. Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean jokatuko da Lleidan.