San Kristobal jaiak Aldai Egia auzoan

Usoa Agirre 2004ko uztailaren 9a

Urtero moduan, aurten ere San Kristobal jaiak ospatuko dituzte Aldai Egia auzoan. Autoen bedeinkatzea, harri jasotzailea, erromeria eta beste hainbat ekitaldi izango dira auzotarren gozamenerako.

Uztailak 9, ostirala

  • 22:00etan: Ohiko pinu sartzea, etxafuegoak jaurtiz eta kanpai hotsez. Jarraian auzokoentzako txokolatada.

Uztailak 10, larunbata

  • 12:30ean: Meza nagusia, ondoren autoen bedeinkapena, AIMAR IRIGOIEN harri jasotzailearen erakustaldia, jubilatuentzako luntxa, eta HARITZ eta ENAITZ trikitilariekin alaituta erromeria.
  • 23:00etan: GARDOKI taldearekin erromeria goizaldera arte.

Uztailak 11, igandea

  • 12:00etan: Meza nagusia, autoen bedeinkapena, auzoko jubilatuentzat luntxa, eta HARITZ eta ENAITZ trikitilariekin alaituta erromeria. Bergara dantza taldeko dantzari txikien jardunaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak