Bixente Martinez, Txarli de Pablo eta Iñigo Egiak ezohiko hirukotea osatzen dute euskal musikan; hain zuzen, jazzaren iturritik edaten duten arren, euskal doinu tradizionalak modu librean berridazten dituzte baita. Euren esanetan, istorioak musikaren bidez kontatzen saiatzen dira.
Zuzenekoa dute gustuko, izan ere, inprobisazioa da euren lan tresna nagusia, eta horrek ustekabeko emaitzak izaten ditu: euskal tradiziotik abiatuta, guztiz estilo desberdineko piezaraino irits daitezke.
Hori guztia egiaztatzeko aukera izango dugu gaur, hortaz, Pol-Pol tabernan.