Adan Arsuaga baxu eta gitarra jotzaile eta Pablo Almaraz armonizista eta abeslariaren arteko elkarlanaren emaitza da Basin Street Café. AEBetako New Orleans eta inguruan jaiotako musika estiloak lantzeko asmoarekin sortu zuten taldea.
Orain bi urteko udan egin zuten lehenengo grabaketa, Estatuko hainbat musikariren laguntzarekin. Hainbat taldekide aldaketaren ondoren, gaur egun Pablo Almaraz, Edu de Mujika, Elias Casado eta Alvaro Diezek osatzen dute taldea. Laukote moduan hainbat lekutan jo dute eta euren estilo propioa aurkitzen joan dira, swing edo samba doinuak ere gehituz. Egubakoitzean, Bergaran izango dugu estilo hori ezagutzeko aukera.