Udalak 21,8 milioi euroko aurrekontua izango du, EAJ-EA koalizioaren babesarekin

EduMendibil 2004ko uzt. 1a, 13:40
Bergarako Udalak 19.785.166 euroko aurrekontua izango du aurten. Era berean, Mizpirualde egoitza (2.448.692 euro), Udal Euskaltegia (379.061 euro) eta Bergarako Bihargintza SA (1.798.480 euro) erakundeen aurrekontuak ere onartu zituen udalbatzak astelehenean.

Udalbatzak EAJ-EA koalizioaren aldeko botoekin onartu zituen aurrekontuak. Udal gobernuan dagoen Aralar alderdia abstenitu egin zen: plan ekonomiko-finantzarioa eta inbertsio proiektu nagusienetarako jarraipen plan bat ezartzea faltan botatzen zituztela adierazi zuten Aralarreko ordezkariek. PSE-EEko zinegotziak, berriz, ezezkoa botoa eman zuen eta PP eta Ezker Batuko zinegotziak ez ziren asteleheneko osoko bilkuran izan.

%11ko igoera

2003ko aurrekontuarekiko, %11ko igoera izan dute aurrekontuek. Gastuen kasuan, gastu arruntek (pertsonal gastuak, erosketak, interesak eta transferentzi arruntak) hartzen dute aurrekontuko zatirik handiena: 12.882.773 euro.

Kirolgunea

Inbertsioek hazkunde nabaria izan dute. Iaz 2.351.069 euro bideratu zituzten inbertsioetarako, eta aurten, berriz, 3.123.807 euro zuzenduko dira. Bihargintzaren bitartez, Agorrosingo kirol gune berrirako 1.777.480 euro bideratuko ditu Udalak.

Bestalde, Udalaren zorpetze maila 15,26 puntukoa da gaur.

Horrela banatzen da Udaleko aurrekontua:

  • Gobernazio organoak 528.415 euro
  • Admin., zerbitzuak, udaltzaingoa 6.093.675 euro
  • Kultura zerbitzuak 1.175.312 euro
  • Kirolak 2.708.146 euro
  • Hezkuntza 466.123 euro
  • Taldeak, jaiak 541.422 euro
  • Euskara 625.789 euro
  • Hazienda 2.281.241 euro
  • Gizarte Ongizatea 2.008.143 euro
  • Hirigintza 2.499.827 euro
  • Mendi eta auzoak 857.073 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak