Parte-hartze txartelak honako lekuetan ipiniko dituzte Lokatza eskolakoek: Bergaran, Nahikari, Avenida, Usoa eta Maxim's tabernetan eta Zabala jatetxean; Antzuolan, Aitz-Garbi jatetxean. Horrez gain, hilaren 3an, zapatua, Bergarako plazan eskuratu ahal izango dituzue, 12:00etatik 14:00etara, eta 4an, domeka, ordutegi berean, San Martzialgo erromerian.
Esku hartzaileek 20 euroko apustuak egin ditzakete 15 txirrindulariren izenekin osatutako zerrenda bakoitzeko. Apustua egiteko mugaeguna uztailaren 4a da, 14:00etan. Arautegi osoa eskolaren webgunean duzue.