Orain arte Debagoieneko herririk ez da aipatu izan, ez behintzat hedabideetan. Istiluak ere egon dira gainontzeko herrietan, eta ARNASA plataformak ere aurkeztu du errauskailuaren kontrako iritzia. Gurean ez da egon gai honekiko aparteko ekintzarik. Hala ere, Luis Mari Oiartzabal Garapen Iraunkorreko diputatuak emandako zerrendan Bergara ere ageri da.
Erraustegia egiteko zerrenda posiblea
Donostia, Villabona, Urnieta, Bergara, Usurbil, Zestua, Ormaiztegi eta Beasain dira zortzi herriak. Diario Vascok eman ditu hiru herriren izenak, baina diputatuak argi utzi du oraindik herri horietan guztietan dela posible erraustegia egitea.
Hurrengo eguenean erabakia
Eguenean bertan hartuko du erabakia Jarraipen Batzordeak hiru herrirekin geratu beharko da egun horretan.