Justo Garateren gaineko ikastaroa antolatu du UNEDek

Justo Garate o la integración de saberes: una mirada antropológica (1900-1994) izenburuko ikastaroa iragarri du UNED ikastetxeak datorren egubakoitzerako, uztailak 2.

Udako ikastaroen eskaintzaren barruan, Bergarako zentroak Garateren oroimenezko ikastaroa antolatu du, mediku ospetsuaren heriotzaren 10. urteurrenean hain justu. Justo Garate 1994ko uztailaren 2an hil zen, Argentinako Mendoza hirian.

Garateren ibilbidea

Datorren egubakoitzeko saioan Felix Leturia UNEDeko irakasleak, Begoña Sarrionandia EHUko irakasleak eta Jose Maria Urkia EAEko kideak hartuko dute parte. Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da ikastaroa, 16:30etik 20:00etara. Hizlariek Justo Garateren askotariko alderdiak aztertuko dituzte eta jarraian mahai-ingurua izango da. Izenematea doan da. Hala, interesatuek UNEDera (943 76 90 33) jo dezakete argibide eske.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.