Herriko margolarien erakusketa eta ikastaroa, Bearten eskutik

Leire Kortabarria 2004ko ekainaren 25a

Beart elkarteak hainbat ekintza ditu abian uztailean: alde batetik, herriko margolarien erakusketa zabalduko da gaur, egubakoitza; bestetik, gaztetxoendako marrazketa eta margo ikastaroa antolatu du.contributors:

Gaur, ekainak 25, egubakoitza, zabalduko da kultura etxean Bergarako margolari batzuen taldeko erakusketa. 25 margolari horiek Ricardo Azkargortaren ikasleak dira. Erakusketa uztailaren 3ra bitartean izango da zabalik.

Bestalde, elkarteak gaztetxoei zuzendutako marrazketa eta margo ikastaroa antolatu du uztaileko goizetarako. Hain zuzen, 10:00etatik 12:00etara bitartean izango dira eskolak. Argibide gehiago lortu nahi dutenek hiru telefono dituzte aukeran: 653 71 53 82 (Maura), 665 70 31 75 (Oihana) edo 635 71 32 69 (Maite).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak