Ikastaroak KZgunean uztailean zehar

Usoa Agirre 2004ko ekainaren 22a

KZguneak ordutegi berria izango du uztailean, 8:00etatik 16:00etara egongo da zabalik. Nobedade moduan "Irudi Digitalen Tratamendua" ikastaro berria egongo da. Uztailaren bukaerara arte egongo da zabalik KZgunea.

Honako ikastaro hauek eskainiko dira uztailean:

Oinarrizkoa (20 ordu)

Nabigazioa eta posta elektronikoa.

Aukeratzeko ordutegiak:

  • 8:00 - 10:00
  • 10:00 - 12:00
  • 12:00 - 14:00
  • 14:00 - 16:00

Oinarrizko ikastaroa betetzen dutenek, eta behin inkesta bat bete ondoren, nekazal turismo batean bi lagunentzako lau egonaldiren zozketan parte hartuko dute.

Kutxanet (4 ordu)

Interneten bidez zure kontu laburpenak, mugimenduak,... kontsultatu.

Aukeratzeko ordutegiak:

  • 8:00-10:00

Irudi Digitalen Tratamendua (8 ordu)

Mintegia argazkigintza digitalean zein irudien hobekuntzarako tratamenduetan interesaturik daudenei zuzendua da. Ikastaroa egiteko GIMP software-a aukeratu da.

Aukeratzeko ordutegiak:

  • 8:00-10:00
  • 10:00-12:00
  • 12:00-14:00
  • 14:00-16:00

IT Txartela eskuratzeko azterketak

Azterketa eguna baino 7 egun aurretik apuntatu behar da.

Aukeratzeko ordutegiak:

  • Ostirala 2004/07/02 9:00etatik 11:00ra
  • Ostirala 2004/07/23 11:00etatik 13:00ra

IT Txartela, Informazioaren Teknologietan oinarrizko Gaitasuna Ziurtatzeko Sistema bat da, eta pertsona batek tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko dauzkan ezaguerak egiaztatzen ditu. Helburua da, egiaztagiri hau lortzearekin, hiritarrak Informazioren Gizartearen alorrean ikas dezaten motibatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak