Musika Eskolak aurtengo diplomak banatuko ditu

Leire Kortabarria 2004ko ekainaren 21a

Musika Eskolak aurtengo diplomadunei tituluak banatuko dizkie hilaren 22an, martitzena. Ekitaldia eskolan izango da. Diplomadunek kontzertua eskainiko dute aurretik.

Aurten, 27 lagun diplomatuko dira Bergarako Musika Eskolan. 19:00etan, diplomadun berriek kontzertua eskainiko dute; norberak bere emanaldia egingo du, dagokion musika-tresnarekin. Segidan, Marije Ugalde eskolako zuzendariak eta beste hainbat zuzendaritzako kidek diplomak banatuko dituzte, eta azkenik, ikasle, irakasle eta gurasoek luntxa izango dute.

Hori martitzenean izango da. Astelehenean, hilak 21, beste kontzertu bat izango da; hain zuzen, saxofoi emanaldia, 19:30ean. Mario Fernandino irakasle iruindarrak zuzenduko du emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak