Sendabelarren inguruko ikastaroak, erakustaldiak
maiz antolatu izan dituzte Debagoieneko euskara elkarteek. Jardunek ikastaroa egin zuen iaz, eta erabaki zuten, argibideak jasotzea ez ezik, oso interesgarria izango litzatekeela mendian bertan sendabelarrak ikustea. Baina irteeran parte hartzeko aukera herritar guztiek dute, ez bakarrik ikastarora joan zirenek.
Irteera ekainaren 26an izango da, zapatua, eta autobus geltokian bilduko dira 09:30ean. Inguruko mendi batera joango dira. Goiz osoko irteera izango da.
Izena emateko, Jardunen bulegora jo, edo deitu 943 76 36 61 edo 943 76 08 19 telefonoetara.