Aurreneko aldia da Debagoieneko euskara elkarteen elkargoak ipuin barregarrien lehiaketa antolatzen duena. Eta lehenengo edizioaren irabazlea Roberto Izagirre bergararra izan da, Aspaldikoak lanarekin. Sari banaketa ekitaldian bere ipuinaren pasarte bat irakurri zuen Robertok.
Aitak esandakoetan oinarritutako ipuina da Roberto Izagirrerena. Teknologia berriekin aitak zuen arazoen berri kontatzen zizkion, eta janzkera modek eragiten zioten barregurean oinarritutakoak, besteak beste.
Aurreneko aldia izan da, eta etorkizunean ere barre barra-barra ipuin lehiaketa antolatzen segituko dutela adierazi zuten Debagunekoek. Erantzunarekin ere gustura agertu ziren.