Aranzabal, Zaragozara

EduMendibil 2004ko eka. 15a, 20:03
Agustin Aranzabalek Zaragoza futbol taldean jokatuko du datozen bi denboraldietan. Hirugarren bat jokatzeko aukera ere jasotzen da sinatu berri duen kontratuan.

Agustin Aranzabal bergarar jokalariak Zaragoza futbol taldean jokatuko du datozen bi denboraldietan. Hirugarren bat jokatzeko aukera ere jasotzen da sinatu berri duen kontratuan. Gaur, martitzena, aurkeztu du Zaragozak bere azken fitxaketa, La Romareda futbol zelaian.

100.000 euro Bergara KErentzat

Zaragozak milioi bat euro ordaindu beharko dio Realari Aranzabal fitxatzeagatik; kopuru horren %10 Bergara KEri dagokio, Agustinek, txikitan, Bergaran jokatu zuelako.

Ibilbide luzea Realean

Aranzabalek hamaika urte eman ditu Realeko lehen taldean, 1993ko otsailaren 21ean debuta egin zuenetik (Deportivok 5; Realak 1). Ordutik 353 partidu jokatuko du txuri-urdinekin. Espainiako selekziora joateko 27 aldiz deitu dute, tartean 1998ko Frantziako Munduko Txapelketara eta 2000. urtean Holandan eta Beljikan jokatutako Eurokopara. Euskadiko selekzioan ere fijoa izan da defentsa bergararra.

Ibilbide osoa Realean eman ondoren, Aranzabalek taldea uzteko erabakia hartu zuen maiatzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak