Ferrerasek irabazi du Bergara Hiria argazki lehiaketa

EduMendibil 2004ko ekainaren 10a

Javier P. Fdez. Ferreras bizkaitarrak lehen saria irabazi du Bergara Hiria Argazki Lehiaketan, koloreetako eta zuri-beltzezko kategorietan.

Aipatutako bi kategorietan Jose Agustin Gurrutxaga izan da herriko onena, El segador eta Paisaje lanei esker, hurrenez hurren.

165 argazki

Zuri-beltzean bigarren saria Laura Garcia donostiarrarentzat izan da eta hirugarren sarai Joaquin Vara errenteriarrak eskuratu du. Koloretan, Igor Etxabe beasaindarrak bigarren saria irabazi du eta Fernando Anza donostiarrak eraman du hirugarrena.

Lehiaketaren 20. ekitaldian 165 argazki jaso dira, 81 zuri-beltzean eta 84 koloretan. Sari banaketa datorren egubakoitzean, hilaren 18an, egingo da kultura etxean, 20:00etan.

Erakusketa kultura etxean

Lan onenen erakusketa ekainaren 10etik 20ra bitartean izango da ikusgai Errotalde jauregian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak