Juan Perez de Lazarragaren idatzia XVI. mendekoa da, eta horren aurkikundea, joan den otsailean, euskal literaturaren gaineko ikerkuntzan berritasun garrantzitsua izan da. Dudarik ez dute adituek euskal literaturako altxor bat dela. Euskaraz idatzitako lehen lanaren garaikidea da. Aurkikundearen ondorioak azalduko ditu Jerardo Elortza oñatiarrak gaur, martitzena, egingo duen berbaldian.
Lazarragaren lana 51 liburuxkek osatzen dute, eta abenturetako kontakizuna da, artzainak, zaldunak eta fantasiazko izakiak protagonista direla. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak du jabetza.