Kalitate ziurtagiria jaso du Mizpirualde Egoitzak

EduMendibil 2004ko eka. 7a, 19:59
Mizpirualde Egoitzak ISO 9001-2000 ziurtagiria jaso du gaur, ekainak 7, DNV (Det Norske Veritas) Bilboko erakundearen eskutik. Oteic aholkulari enpresarekin lanean izan dira Mizpirualde langileak 2003ko irailetik aipatutako ziurtagiria jasotzeko.

Besteak beste, Victoriano Gallastegi Bergarako alkatea, Arantzazu Amasorrain, Juanjo Arrieta eta Iñigo Iñurrategi zinegotziak, Gregorio Iruretagoiena Mizpirualdeko zuzendaria, eta Elgeta zein Antzuolako udaletako ordezkariak izan dira gaurko ekitaldian.

45 langile

Victoriano Gallastegik poza azaldu du Mizpirualdek ziurtagiria jasotzeagatik: “Parte hartu duten guztiak zoriondu nahi ditut, lan funtzionamendua hobetzeko interesa eta nahia azaldu dutelako”. Bestalde, Jorge De Miguelek, DNV erakundearen izenean, ziurtagiria jasotzea Mizpirualden lan egiten duten guztiendako errekonozimendua dela adierazi du: “Lan gestioa neurtu ahal izango da aurrerantzean eta horrek etengabeko hobekuntza ekarriko du atzetik. Horrelako erresidentzia baten dagoen osagarri emozionala ezin da alde batera laga, pertsonekin ari garelako lanean ”. Mizpirualden 45 langilek dihardute lanean gaur egun eta guztiek izan dute inplikazioa ziurtagiria jasotzeko prozesuan. 2003ko irailetik Oteic aholkularitza enpresarekin elkarlanean aritu dira.

Modulu psikogeriatrikoa

Mizpirualde egoitzan 115 plaza daude, guztiak beteta. Horietatik, 85ek mendekotasun maila handia daukate. Mendekotasun psikologiko altua duten egoiliarrei bereziki zuzenduta, modulu psikogeriatrikoa jarriko dute abian datozen hilabeteotan. Bertan, mendekotasuna duten 20 laguni arreta berezia eskainiko diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak