Unai Arantzabal txirrindularia, Gipuzkoako txapeldun

Aintzane Irizar 2004ko ekainaren 4a

Gipuzkoako erlojupeko txapelketa irabazi du Unai Arantzabalek, gazteen mailan. Aurreko astelehenean jokatu zuten Itsasondon txapelketa hori.

Hogeita bat kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten erlojuaren kontra; 28 minutu eta 31 segundu behar izan zituen Arantzabalek (Sumofic-Dorletako Ama) lasterketa amaitzeko. 23 segundu atera zizkion Sergio De Lis bigarren sailkatu zen txirrindulariari. Garikoitz Jauregi sailkatu zen hirugarren, 56 segundura.

Gauzak horrela, Euskadiko erlojupeko txapelketarako sailkatu da Unai; ekainaren 8an edo 11n jokatuko da txapelketa hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak