"Ixa" obra antzeztuko du Hika taldeak

A. Leibar 2004ko eka. 2a, 12:09
Hika taldeak "Ixa" obra antzeztuko du Novedades aretoan ekainaren 4an, ostirala, gaueko 22:30ean. Hika teatroak Mikel Laskurain aurkezten du Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean eta Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren testuarekin.

Obraren ezaugarriak

  • Titulua: "Ixa".
  • Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezlea: Mikel Laskurain.
  • Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.
  • Generoa: komedia.
  • Ikusleak: adin guztietako ikusleak, batez ere gazteak.
  • Iraupena: 70 minutu.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.
  • Estreinaldia: Donostiako Egiako Kultur Zentroan (Jareño) azaroaren 20tik 23ra.

Sinopsia

"Ixa" da antzezlan honetako ustekabeko protagonista. Agindu diotelako joan da antzokira eta han konturatuko da, antzerkiko jendeak, beste behingoz ez duela agindutako lana ordaintzeko asmorik. Horrek erabat sutuko du "ixa". Antzeztokira igo eta bere historia kontatzeraino. Izan ere, "ixa"k badu zer kontatua. Eta asko. La Nabaleko langile izan zenetik, gaur egungo gizartean hain garrantzitsua den lanbide berezi bat edukitzeraino pasa dituen guztiak, esate baterako. Ezin da esan, ordea, zein den "ixa"ren lanbidea. Hori du baldintzatako bat: diskretoa izatea.

Egoerak hala bultzatuta esan egingo die azkenean antzokian dauden guztiei. Hauetako asko, seguruenik, "ixa"ren ofizio berekoak. Eta ofizio bereko edo ez, denek izango dute ustekabea "ixa"k hartzen duen erabakiarekin: bere langile eskubideak defendatzeko erabaki gogor bat hartuko baitu. Antzokira joaten denak bakarrik ezagutuko duen erabakia.

Sarrera

  • 8 euro, orokorra.
  • 6 euro, 26 urtez azpikoentzat.
  • 2 euro, 17 urtez azpikoentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak