Mende laurdena ospatzeko ekitaldien artean, bere historiaren inguruko erakusketa hori antolatu du Aritzeta abesbatzak. Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan dago ikusteko aukera, astegunetan 18:00etatik 21:00etara bitartean, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Taldearen eta bere historian esanguratsuak izan diren pertsonen argazkiak, hainbat motako agiri historiko, denetariko materiala, euskal prentsan zein kanpokoan agertutako albisteak
horiek eta gehiagok osatzen dute erakusketa. Eta jakina, musika ere erakusketako beste protagonista bat da.